Castellano     Web-mapa     Harremanak                
 

Dinux

Zer da Dinux

Dinux Gasteizko Diocesanas Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Institutuaren sistema eragilea da. Izenaren edo “D” hitzaren jatorria bikoitza da: Alde batetik Diocesanas Linux hitzetatik eta bestetik D ereduko sistema eragilea. Dinux Knoppix eta Metadistros proiektuetan oinarritutako sistema eragile bat da, gure lehenengo helburua euskara hutsezko sistema eragile bat egitea zen. Gure eskolako beharrak direla eta gaztelaniazko bertsioa ere plazaratzea erabaki dugu.

Live-CD bat da, beraz ez dugu gure disko gogorrean ezer instalatu behar; sistema eragilea eta aplikazioak zuzenean Cdtik memoriara eramaten dira. Honek ordenagailu batetan inongo aztarnarik utzi gabe erabiltzea ahalmentzen du, bertan instalaturik dauden sistema eragile eta fitxategiekin harremanik eduki gabe. Honetaz gain Dinuxek disko gogorrean CD-aren edukia instalatzeko aukera ematen du (Windows ezabatu gabe).

Dinux erabiltzeko egin behar den gauza bakarra zera da: CD-a ordenagailuan sartu eta ordenagailua piztu. Ordenagailua konfiguratu egin behar da Cdtik zuzenean hasteko hori ordenagailuen BIOSean konfiguratzen da, Boot Secuence atalean

 Loturak

Software Katalogoa

EuskalGNU

Librezale

Euskal Softwarea

Egibide

Ubuntu

buber sariak