Castellano     Web-mapa     Harremanak                
 

Dinux 4.0 kalean

Dinux Linux sistema eragilearen banaketa da eta Diocesanas-eko talde osoak software librearen alde egindako apustua da. Bere izena Diocesanas eta Linux edo D Ereduko Sistema Eragilea bat egitearen emaitza da.Dinux 4.0 Ubuntu 9.04-an oinarritzen da eta elebiduna da, euskaraz eta gastelaniaz erabili dezakegu, naiz eta lehen aukera euskarazkoa izan.

Dinux osatzen duten 100 programen artean nabarmendu beharra dago testu-orrialdeak, testu-tratamendurako programa, aurkezpenak edo datu-baseak dituen suite edo pakete ofimatikoa zuzentraile ortografikoekin. (Open Office 3.0)

Dinux-ek, gainera, web nabigatzaile bat du (Firefox 3), berehalako mezularitza programa (Gaim), CD/DVD kopiarako programa (K3B), diseinu grafikorakoa (GIMP 2), hezkuntzarako aplikazioak, beste hainbat aplikazioen artean.

Dinux live banaketa bat da. Honek esan nahi du Dinux-en abantaila guztiak izateko, ez dela beharrezkoa gure ordenagailuko disko gogorrean aplikazioak instalatzea. Azken bertsioa DVD batean banatzen da. Nahikoa da sistemari DVDtik hasteko adieraztea eta gure memorian kargatzea.

Hala eta guztiz ere, behin Dinux probatu ondoren gure ordenagailuan instalatu nahi badugu, gure disko gogorrean instalatu daiteke eta Windows bezalako beste sistema eragile batzuekin banatu.

Gainera, Dinux kode irekiko sistema da. Xehetasun horrek GNU lizentzia baduela adierazten du, eta beraz, bere erabilera, banaketa eta aldaketa libreak direla.

Dinux Diocesanaseko 160 ordenagailu baino gehiagotan instalatu da.

 Loturak

Software Katalogoa

EuskalGNU

Librezale

Euskal Softwarea

Egibide

Ubuntu

buber sariak